22:30ean
Iker izango da gaurko gonbidatua "El Conquis" eztabaida saioan
EITB Media
Ikerren kanporaketa, Andreak immunitate jokoan erakutsitakoa, immunitate joko berria eta aurretik ikusi ez diren irudiak eskainiko ditu Patxi Alonsok aurkeztutako saioak.
Kontrako taldearen izendapen zuzena aurtengo edizioaren armarik garratzena bihurtu da. Iker izan da azkeneko biktima eta Unda, Berako eta Davidekin batera, lau izan dira metodo honi esker kanporatu dituzten "erraldoiak". Gaurko "El Conquis"en Iker Salinas izango dute platoan, eta berarekin ikusiko dute Txinti eta Leireren itzulera duelua irabazi ondoren.
Asteleheneko duelu zorrotzean, Txintik irabazi eta bere orkatilako bihurdura lehiarako eragozpena ez dela erakutsi zuen. Leirek ere indartsu bezala ikusten du bere burua, eta hiru duelu gainditu ondoren pozik itzuliko da kanpamendura.
Beste aldean Andrea dugu. Begoren kontrako jumarren proba galdu zuen, eta horrek bi ondorio ekarri ditu Los Haitisesera: alde batetik, Bego David Secoren faboritoen artean kokatuko da eta bestetik, Andrearen sendotasuna zalantzan geratu da. Asteazkenean, bi taldeetako kideek Andreari buruz duten iritzia bilduko du saioak.
Bitartean, Herrantxik eta Olatzek, Seletaren taldeko lehiakide ohiek, Cuyaya taldeko lasaitasuna kolokan jarriko dute. Halaber, hurrengo immunitate jokoaren aurrerapena izango da ikusgai.
Saioak ohiko konkistologoak izango ditu platoan, Mikel, Seleta, Nakor, Manu, Jenny, Durana, Eider eta Isa. Gainera, Oizeder Mayo eta Isma Pereira Gazteako set-ean egongo dira Conquis komunitatearen iritzi eta komentarioak biltzen.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.