Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Ugandan izango da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Joseba San Roque, Mar Pulido, Aritz Azparren eta Xabier Goiria izango dira aste honetako erreportajeko protagonistak.

Lucas Goikoetxea "Vascos por el Mundo"ko erreportaria Ugandan. Irudia: EITB Media

Lucas Goikoetxea erreportaria eta Roberto Secunza kameralaria lagun, Ugandako Errepublika ezagutzeko parada izango dugu gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan. Britainia Handiko kolonia izandako leku honetan bizi dira gaur egun Joseba San Roque eta Aritz Azparren nafarrak eta Mar Pulido eta Xabier Goiria bizkaitarrak

Ugandak edertasun natural boteretsua ezkutatzen du: lur gorriko pistak, berde biziko baso ekuatorialak eta sabana handia. Bizitza basatiz betetako parke nazionalak zeharkatzea esperientzia ahaztezina da. Baina, gainera, Uganda Niloren herrialdea da. Munduko ibairik luzeena hemen jaio eta lur hau zeharkatzen du, ur-jauzi izugarriak sortuz. 

Ugandarrak oso gazteak dira, batez besteko adina 18 urtetik beherakoa da eta gehienak nekazaritzatik bizi dira. Herri abegitsu honek nola harrapatu zituen kontatuko digute Joseba, Aritz, Mar eta Xabierrek. 

"Vascos por el Mundo" saioarekin hitzordua, ostegunetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)