18:30an
Errege Magoen desfilea, Bilbotik zuzenean, ostegunean ETB-1en
A.H.
EITB
Izaro Iraetak eta Jon Gomezek gidatuko dute erregeen etorrera magikoa. eitb.com-en ere zuzenean izango da ikusgai
Euskal Telebistako lehenengo kateak Errege Magoen desfilea eskainiko du ostegun honetan, urtarrilak 5. Izaro Iraetak eta Jon Gomezek aurkeztuko duten zuzeneko saioa 18:30ean hasiko da eta Bilboko desfilearekin bat egingo du.
Urtero legez, Ekialdeko Errege Magoek desfile ikusgarria egingo dute Bilbon. Euskal Telebistako lan taldeak adi-adi jarraituko du ekitaldia eta honela, umeek arratsalde hunkigarri eta ahaztezin honetan gertatzen den guztia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.
Izaro Iraetak eta Jon Gomezek aurkeztuko dute saio berezia ETBk Bilboko udaletxean ezarrita duen setetik. Desfilera hurbilduko diren umeekin hizketan eta kaleko giroaren berri ematen berriz, Maite Eskarmendi kazetaria egongo da.