Itxi

''El Conquis''en 19. atala

Kapitainak aurrez aurre hamsterren proban, gaur gauean, "El Conquistador" saioan

EITB Media

Eneko Aitorrekin joango da esfera barruan, eta David Patxirekin. Ez ezazu galdu "El Conquistador", astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

David Seco eta Eneko Van Horenbeke, aurrez aurre. Irudia: EITB Media

Indartsutzat jotzen zituzten Cacata bi kanporatu dituzte azken asteetan, eta horrek etxera joateko duten arriskuaz ohartarazi ditu konkistatzaile-gaiak. Gero eta hurbilago ikusten dute abenturaren finala, eta jakin badakite immunitate probak irabaztea ezinbestekoa dela dueluetara joatea ekiditeko. "El Conquistador del Caribe" saioaren 19. atalean, hamsterren jokoan kapitainak eta Patxi eta Aitor haien laguntzaileak joango dira esferen barruan. Muskizekoa berriz aukeratu du taldeak proba batera joateko eta, ahalegin guztiak egingo dituela dioen arren, taldekideei esan die ulertu behar dutela oso ahul dagoela janari faltagatik.

Aitorren eta taldekideen arteko harreman kaskarra Cacata taldeak duen arazoetako bat baino ez da. Bi aste daramatzate proba irabazi gabe, eta gosea nagusi da guztien artean; beraz, nahitaezkoa izango dute ikurrina irabaztea giroa baretzeko eta finalerako bidean borrokan jarraitzeko. Taldearen beste gatazka bat da ia guztiek Leirerekiko duten ezinikusia; astero duelura bidaltzen duten arren, berriz itzuli da eta guztiak zur eta lur gelditu dira. Ikusteko dago galtzekotan berriz ere arriskuan jartzen duten.

Cuyaya taldean ere haserrealdiak daude talde urdineko kide ohiekin. Herrantxik egiten duena egiten duela, haren gainean daude taldekideak; Olatzek, aldiz, aitortu du sentitzen duela taldeak baztertu egiten duela. Beraz, hobe dute immunitatea lortzeko gogor lehiatu, kanpamentu txirora joanez gero arazo guztiak areagotuko baitira.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.

Informazio gehiago (2)