Itxi

Urtarrilaren 9an

'Goenkale': Nola daude Miren, Xanet eta Jokin?

EITB

Karlosek telefono dei baten bitartez jakingo du istripuaren berri.

Karlos. Argazkia: EITB

Miren eta haurrek istripua izan dute, Miren larri dago eta ebakuntza egin behar diote. Halaber, odol analisien emaitzen arabera, istripuaren unean Mirenek baimendutako alkohol tasa gainditzen zuen.

Irureta familiaren etxean ere ez da giro. Malenek bere ama nor den jakin nahi du eta Mireiak alabari egia esateko eskatuko dio Ernestori. Enpresaria ordea, haserretu egingo da eta ama gisa jokatu ez izana leporatuko dio Mireiari.

Egunkarian argitaratutako albiste baten arabera, ez dago delitu zantzurik eta ondorioz, Leok ez du epaiketarik izango Artesa auzia dela eta.

Kandido eta Aliziaren etxean bestalde, albiste txarrak dira nagusi. Kandido kaleratu egin dute, baina Alizia lana bilatzen hasiko da.

Naroak, bien bitartean, desagertuta jarraitzen du. Ertzaintzak bere autoan zeuden objektuak errekuperatu ditu eta gauza horien artean pilulak daude, baina Nekanek ez du uste pilulak Naroarenak direnik.

Azkenik, Ricardo Ojangurenen kasuan ez dago hoteleko langileen kontrako frogarik.

Bideoak (1)