Itxi

''El Conquis''en 19. atala

Leire, lur jota eta Cacatek zapalduta, lehiaketatik kanpo gelditu da

EITB Media

Leer en Castellano

Taldekideen jomugan egon da astetik astera, eta ondorioz, guztiz etsituta eta lur jota abiatu da duelura. Aitorrek irabazi du, erakustaldi bikaina egin ondoren.

Leire duelua galdu ondoren EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Lasarteko "gerlariak" ezin izan du gehiago. Leire taldekideen jomugan egon da azken asteotan, eta gehienen izendapenak jaso ondoren, adorea galduta eta fisikoki lur jota abiatu da bere laugarren duelura. Aitor eta Joanaren aurka lehiatu da, eta Muskizekoak irabazi du, erakustaldi bikaina egin baitu pareta eskalatzen eta sokatik gora igotzen. Joanarentzat berriz, lehendabiziko duelua izan da eta gogotsu aritu da.

Gipuzkoarrak bazekien ondo taldekideen izendapenak jasoko zituela immunitatea jokoa galduz gero. Eta hori argi bazuen ere, bilera amaitutakoan, behea jota gelditu da, eta negar malkotan, aurrera jarraitzeko ilusiorik ez zuela aitortu du. Gainerakoek eta baita kapitainak berak ere animoak ematen saiatu dira, baina alperrik. Duelura lur jota joan da, eta ez da gehiegi saiatu.

Egia esan, Cacata taldeak ezin dio buelta eman egoerari eta burua altxa gabe jarraitzen du. Enekoren meska-mutilek hamsterren proba galdu dute, hirugarrena jarraian. Hasi, ongi hasi dute immunitate jokoa, eta alde handia atera diete horiei. Baina, kaiolen proban gertatu zen bezalaxe, azken unean Cuyaya taldekoek aurre hartu eta ikurrina eskuratu dute. Cacata taldeak behea jo du orduan, eta errudunen bila ari da. Izan ere, Eneko iblbidean hainbatetan erratu da eta batzuk mesfidati daude. Arraunlari ohiak ordea, garrantzia kendu die bere akatsei, eta taldea ez dela uste bezain indartsua deritzo. Enekok ongi bideratu beharreko kontua da hau, taldea aztoratu nahi ez badu behintzat.

Cuyaya taldearen egoera oso bestelakoa da. Hirugarren aldiz jarraian iritsi dira kanpamendu aberatsera, eta sari bikaina izan dute: sekulako oturuntza. Baina hemen ere bada ardi beltza. Olatzek bere lekua topatu barik jarraitzen du eta Herrantxirekin harremana okertu egin da, faltsutzat eta larderiatzailetzat baitauka bergararra. Talde horiak ere ez du begi onez ikusten Cacata taldekoek Leirekin izan duten duten jarrera. Ez dakite ordea, berriz ere izendatu eta oraingoan, kalera bidali dutela. Zein izango da beraien erreakzioa?

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.

 

Informazio gehiago (2)