%24,9rekin
'El Conquistador' saioak inoizko hasierarik onena izan du
A.E.
EITB
Milioi erdi lagun baino gehiagok egin zuten bat igandean abian jarri zen zortzigarren edizioarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak %24,9ko audientzia zatia eskuratu zuen atzo. Lider izan zen bere ordutegian ez ezik, egun osoz ere. Inoizko hasierarik onena izan du, Euskadin reality batek azken urteetan izan duen hasierarik onena, alegia. Bestalde, aurtengo saiorik ikusiena izan da 'El Conquistador' Euskadin.
Saioa 244.000 ikus-entzulek ikusi zuten bataz beste EAE eta eragin esparruan, eta 508.0000 izan ziren saioarekin uneren batean bat egin zuten lagunak.
Programaren minuturik ikusiena 23:45ean izan zen: audientziaren %33,8 eskuratu zuen eta 289.000 ikus-entzule. Une horretan Andoni, gerora kanporatu zuten lehiakidea, asanbladan bere lekuko eta ikuspegia eskaintzen ari zen.
Interneten ere jaun eta jabe
Interneten, eitb.com-en 'El Conquistador del Fin del mundo' saioa eskaintzen duen webgunea, 23.000 aldiz ikusi zen eta telebista edukiek audientzia bikoiztu egin zuten.
Parte hartzeari dagokionez, 500 komentario izan ziren eitb.com-ek facebook-en duen leihoan eta Twitterren #conquis etiketa 'Trending Topic', hots, momentuko gai komentatuenetakoa, izan zen gauean.