22:00etan
Sagardoaren denboraldiaren irekiera asteazkeneko 'Txotx 2012!' saioan
A.H.
EITB
Ilaski Serranok eta Mikel Elizegik aurkeztuko dute saio berezia.
Asteazken honetan, Euskal Telebistak oso modu berezian jarraituko du aurtengo sagardoaren denboraldiaren irekiera. Julian Iantzik egingo du denboraldiaren lehenengo txotx-a Petritegi sagardotegian eta Ilaski Serranok emango du bertan biziko den giroaren berri. Gainera, denboraldiari hasiera emateko Petritegin elkartuko diren hainbat pertsonaia ezagunekin elkarrizketak eskainiko ditu Ilaskik, baita Julian Iantziren lehenengo adierazpenak jaso ere.
Aldi berean, Mikel Elizegi Egiluze sagardotegian egongo da eta bertan, bi dantza taldek, Gozategi musika taldeak eta hainbat gonbidatuk denboraldairen hasiera ospatuko dute. Gozategik bere disko berriaren hainbat abesti joko ditu, baita betiko kantak ere, bertako giroa piztu eta gonbidatuak dantzan jarriz. Mikel eta Ilaski harremanetan egongo dira denbora guztian, hartara saioak sagardotegi batetik bestera egingo du salto, bietan biziko den giroa tartekatuz.
'Txotx 2012!' asteazken honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.