Itxi

22:30ean

Bateratzearen lehen irudiak esklusiban, gaur gauean, "El Conquis" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, Eneko eta Herrantxi hartuko dituzte gonbidatu nagusi, eta abenturan izan dituzten une gogoangarrienak ekarriko dituzte gogora.

Patxi Alonsok aurkezten du "El Conquis" debatea. Argazkia: EITB

Bateratze irrikagarria Los Haitisesera iritsi da azkenean. Orain, banaka indarrak neurtzeko garaia heldu da. Cacata taldeak une goxoan jaso zuen albistea; bapo jaten eta spa batean lasaitzen harrapatu zituzten. Hala ere, Eneko Van Horenbeke kapitainari agur esan behar izan zioten. Gaur gauean, Eneko "El Conquis" eztabaidan saioan izango dute gonbidatu. Bere egonaldiaz eta David Seco aurkariaz arituko da solasean. Cacata taldearekin bizitako une batzuk errepasatuko ditu, tartean, txaluparen jokoan izandako deskalifikazioa.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa Los Haitisesera gerturatuko da, beste behin ere, Cuyaya taldeak batasunaren berri nola jasotzen duten ikusteko. Zer gertatuko da David kapitainarekin? Galdera airean dago eta asteazkenean xehetasun gehiago emango dituzte.  Ikus-entzuleek, esklusiban, etapa bateratuan lehiakideen irudiak ikusiko dituzte. Immunitate joko berri baterako deia egiten dien mezuaren edukia ezagutuko dute neska-mutilek.

Bestalde, Herrantxi da, abenturako azken kanporatua. Bere kapitainak izendatu zuen eta palmondo bat bere bidean gurutzatu zen kokoen dueluan. Bergarako argiketaria bere abenturaz eta une latzenez mintzatuko da platoan.

Durana, Jenny, Isa, Eider, Nakor, Seleta eta Manu kolaboratzaileek ez diete batere erraz jarriko bi gonbidatuei euren galdera eta hausnarketekin. Bestalde, Conquis komunitateak etxetik iritzia emateko aukera izango du Twitter eta Instagram bidez, Oizeder Mayok eta Leire Juanesek gidatzen duten Gaztea Setari esker. Bien bitartean, publikoaren lehiakide kuttunena bozkatzeko epeak zabalik jarraitzen du.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)