Urtarrilaren 10ean
'Goenkale': Ricardo Ojanguren ustelkeria kasu batean nahastuta zegoen!
EITB
Ertzaintzak enpresariaren bizitza ikertzen jarraitzen du.
Leo lasai dago ARTESA auziarengatik epaitua izango ez delako eta Aliziak zor zion dirua eman diolako. Halaber, Bogan ere bezero gehiago dabiltza Leo errugabea dela jakin denetik. Arraldetar guztiak ez daude Leorekin gustura ordea. Abelek etika falta leporatuko dio kubatarrari eta bere erruz Kandidok etxea saldu behar izan duela gogoratuko dio.
German bestalde, ez da inorekin fio eta horregatik ordenagailuko pasahitza aldatuko du.
Ertzaintzak, bien bitartean, Ricardo Ojangurenen hilketa ikertzen jarraitzen du. Enpresaria hotelean hil zutela jakinaraziko dio Nekanek Germani eta bide batez, ikerketak hotelean eragiten dituen eragozpenengatik barkamena eskatuko dio. Ertzaintzak gainera, Ricardo Ojanguren Kataluniako ustelkeria kasu batean nahastuta zegoela jakingo du.
Azkenik, Nekanek ez daki Naroa non dagoen, bere autoa azaldu da, baina ez dago gaztearen arrastorik. Ondorioz, Nekanek Naroa hilda dagoela pentsatuko du.