Itxi

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

'Zer ordu da?' galderaren erantzunaren bila, asteazkeneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Denbora modu ezberdinetan hauteman daitekeela erakutsiko du dokumentalak.

'Haratago', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

'Zer ordu da?' maiztasun handiz egiten dugun galdera da eta erantzuna oso erraza eta sinplea dela dirudi, erlojuari begiratu baino ez dugu egin behar. Baina, ba al dakigu benetan zer ari garen galdetzen? Asteazken honetan 'Haratago' saioan Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentala denboraren pertzepzioaz arituko da eta gure zentzumenetatik haratago joango da erantzun harrigarrien bila.

Maiek Mexikon eraikitako piramideak bisitatuko ditu saioak Brain Cox fisikariaren eskutik eta egunak inoiz 24 ordu ez dituela antzemango du. Horrez gain, denboraren hasierara joango dira, Soken Teoria aztertuko dute eta denboraren limitearen barnean ibiliko dira. Jakingo dute, besteak beste, denboran bidaiatzeko ez dugula argiaren abiaduran egin behar eta bizi dugun esperientzia ilusio bat izan daitekeela.

'Haratago' asteazken honetan emitituko da 17:30etik aurrera ETB-1en.