Audientziak
"Aquí y Ahora"k emisio egun berria estreinatu du audientziaren harrera bikainarekin
EITB Media
Eider Hurtado kazetariak zuzendutako saioak eskaini zuen 'Acoso en la red' erreportajeak arrakasta handia lortu du.
Ostegun gaueko "Aquí y Ahora" saioak Acoso en la red erreportajea eskaini du eta % 8,9ko audientzia-zatia eskuratu du, denboraldiko bigarren daturik onena. Eider Hurtadok zuzendutako saioak emisio egun berria estreinatu du eta aurrerantzean ostegun gauetan izango da ikusgai.
Ziberjazarpenari eta sareko delituei buruzko saioak 179.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Eskadin eta eragin eremuan.