Goizeko albistegia
Rodolfo Ares osteguneko 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu
Ostegun honetan, Rodolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da eta Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu egun-eguneko gai politikoen inguruan.
Horrez gain, Juan Carlos de Julian, Iñaki Iriondo eta Carlos Fonsecak ere aktualitatea hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek bere aldetik eguneko albisteen berri emango du. 'Egun On Euskadi' ostegun honetan emango da goizeko 08:00etatik aurrera.