Urtarrilaren 16an
'Goenkale': Ricardoren hilketa eta Naroaren desagerpena, lotuta?
EITB
Ricardo Ojanguren Naroak Gironan lan egin zuen hoteleko bazkideetako bat zen.
Germanek buruan odolbildua dauka eta ebakuntza gelatik pasa beharko du, horrek eragiten dion behin-behineko itsumena gainditzeko. Enpresariak ordea, ez dauka momentuz ebakuntza gelan sartzeko asmorik eta Inesi ebakuntzaz inori ezer ez kontatzeko eskatuko dio.
Alizia eta Kandido, bien bitartean, argia ikusten hasi dira. Aliziak garbitzaile gisa lana aurkituko du, baina Leok Bogan hasteko eskaintza egingo dio eta, hasiera batean zalantza egingo badu ere, lana onartzea erabakiko du.
Malenek bestalde, aitarekin muturtuta jarraitzen du aitak bere ama nor den esaten ez diolako. Hala, bere kabuz ikertzen hasiko da eta bera jaio zen urtean Arralden erroldatuta zeuden emakumeen zerrenda eskuratuko du. Mireiak ere Malenen ama nor den jakin nahi du eta Karmele Landeta izeneko emakumeak, Malen jaio baino hilabete lehenago, Arraldetik ihes egin zuela jakingo du.
Aitak lorturiko kontratuari esker, Lukasek krisia gainditu
eta enpresaren itxiera eragotzi dezakeela uste du.
Nekanek Naroaren desagerpena ikertzen jarraitzen du eta atal honetan Ricardoren hilketa eta Naroaren desagerpena lotu ditzakeen datu bat jakingo du: hildakoa Naroak lan egin zuen Gironako hoteleko bazkideetako bat zen.