17:15ean
Gure oroimenean barrena, ostiraleko 'Haratago'n
A.H.
EITB
Memoriak eta oroimenak nola eta zergatik funtzionatzen duen aztertuko du Hasier Etxeberriak aurkeztutako dokumentalak.
Zer da gure memoria? Zer da bereziki oroitzen duguna? Eta zergatik? Ostiraleko 'Haratago' saioa gure oroimenaren funtzionamenduaren barruan murgilduko da, iraganera salto egiteko gure memoriak duen abilezia aztertu eta erantzunak aurkitzeko.
Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentalean hainbat kasu arraro ezagutuko dituzte, hala nola, bere oroitzapenik gaiztoenak pilula bidez ezabatzen ari den emakumea edota memoria apurrik ez duen gizona ere.
Gutako bakoitzak era desberdinean erabiltzen ditu memoria eta iraganeko oroitzapenak eta bakoitzaren izaera eraikitzeko garaian ere leku berezia hartzen du memoriak, beste gauzen artean, bakoitzaren bizipenen irakurketa desberdinak egiten ditugulako.
'Haratago' ostiral honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1en.