Itxi

ETB-1en

Euskal Telebistak 'Izarren argia' filma estreinatuko du igandean

EITB

Donostiako Zinemaldian parte hartu ondoren, Barbara Goenaga protagonista duen euskal luzemetraia telebistan izango da ikusgai lehen aldiz.

Izarren argia. Argazkia: Baleuko

Mikel Ruedaren Izarren argia filma estreinatuko du ETB-1ek igandean, 21:45ean. EITBk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ekoitzitako luzemetraia Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

Izarren argia Mikel Rueda zuzendari bilbotarraren lehen lana da. Filma Frankismoan girotuta dago eta Victoria alargun errepublikanoa eta bere ahizparen istorioa kontatzen du. Emakume biak Saturrarango kartzelan sartu dituzte, epaiketarik egin gabe. Bertan, ama errepublikanoei haurrak kenduko dizkiete, familia falangistei emateko.

Gerra Zibilaren ostean, 5.000 bat emakume espetxeratu zituzten Saturraranen epaiketa barik. Barbara Goenaga aktore ezagunarekin batera, Itziar Lazkano, Estibaliz Gabilondo, Klara Badiola, Teresa Calo, Amaia Lizarralde, Garbiñe Insausti, Sara Cozar, Amagoia Lauzirika, Itziar Ituño, Patxi Santamaria, Aitor Beltran eta Alex Bermudez ikusiko ditugu besteak beste.