Itxi

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Sumo ikasle baten eguneroko bizitza, asteleheneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Sumo eskola batean ezohiko sarbidea egingo du saioak 18 urteko nerabe baten prestaketa eta ametsen lekuko izateko.

'Haratago', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

Astelehen honetako 'Haratago' saioak 18 urteko Takuya japoniarra hartuko du protagonista eta haren eguneroko bizitzaren lekuko izango da, Tokyoko Oshima sumo eskolan egingo duen prestaketa lanetan, baita nerabearen amets eta etsipenetan ere. Ezohiko sarbidea izan du dokumentalak sumo eskolan eta Takuyaren hasierako heziketa jarraituko du lehen bederatzi hilabetetan zehar.

Takuyak 18 urte zituela utzi zuen jaioterria Tokyoko Oshima eskola ospetsuko sumo ikaslea bihurtzeko. Hamar lagunek osatzen dute eskolako taldea eta Takuyak eguneroko bizikidetza konpartituko du besteekin: entrenamenduak, eskolak, aisialdi irteerak, lehiaketak... Gainera, egunerokoa idazten du gazteak eta bertan azalduko ditu arrakastatsu izateko dituen ametsak edota bera bezalako nerabe batentzako Sumo mundua hain tradiziozkoa dela konturatzeak sortzen dion etsipena.

'Haratago' astelehen honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1en.