'Café Chino' antzezlanaz aste honetako 'EITB Kultura' saioan
A.H.
EITB
Saioak antzerkia, musika eta zinean barrena garaman ibilbidea prestatu du aste honetarako.
Asier Hormaza eta Kandido Uranga aktoreek aste honetako 'EITB Kultura' saioan Txalo Produkzioak konpainairen azkeneko antzezlana aurkeztuko dute, Café Chino. Ikuskizun honek bi lagunen istorioa kontatzen du, gaztetatik ezagutzen diren bi lagunen istorioa.
Bestalde, Travellin Brothers musika talde bizkaitarra ere izango da 'EITB Kultura'n eta proiektu berri bat dute eskuartean, Travellin Brothers Big Band. 16 musikarik blues, jazz, soul eta swin soinuak joko dituzte eszenatoki gainean.
Musika, poesia eta margoak nahasten ditu Canciones que no fueron erakusketan eta Diego Vasallo artista 'EITB Kultura'ra hurbilduko da bere proeiktu honen berri ematera.
Horrez gain, Unai Garate zuzendari getxoztarrak Aner, bere lehenengo film laburra aurkeztuko du aste honetako saioan. Berarekin bateera, Ana Urrutia aktorea, Jose Luis Barredo argazki zuzendaria eta Hannot Mintegia, musikaria eta filmaren muntaiaren arduraduna egongo dira.
Amaitzeko, Paul San Martín pianistak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du, Tracks. XIX. mende hasierako blues musika omentzen du lan honek.
'EITB Kultura' astelehen honetan 23:55etik aurrera dago ikusgai ETB-1en, asteartean 00:35ean ETB-2n eta ostiralean 22:30etan ETB-3n.