Audientzia oharra
'El Conquistador' saioaren bigarren atala, audientzia buru
A.E.
EITB
463.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa.
Atzo eskaini zen 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren bigarren atalak estreinaldiak sortutako ikusminari sendo eutsi zion. Berriro ere bere ordutegian audientzia buru izateaz gainera, eguneko saiorik ikusiena izan zen. Hartara, %22,2ko audientzia zatia eskuratu zuen EAEn eta eragin esparruan.
Audientzia metatua, berriz, 463.000 ikus-entzulekoa izan zen. Atzoko saioan Txintxe gasteiztarrak saioa utzi behar izan zuen, zeresan ugari ematen ari den Barbaroren aurka dueloa galdu ondoren. Gainera, ustekabean Manu Maritxalar kapitain gisa agertu zen atzoko saioan.
Interneten, 'El Conquistador del Fin del Mundo' webgune bereziak 70.000 orrialde ikusi izan zituen. Bideoak eta zuzeneko emanaldia izan ziren gehien klikatutakoak.
Erabiltzaile eta partehartzaileei dagokienez, lehen atalaren arrakasta ere errepikatu zuten. Batetik, erabiltzaile bakar kopurua bikoiztu egin zuten, normalean telebista edukiek izaten duten erabiltzaile bakar kopurua bikoiztu zuten, alegia. Bestalde, sare sozialetan 500 iruzkin baino gehiago izan zituzten eitb.com-ek Facebook-en duen leihoan. Twitterren gau guztian ere #conquis etiketak jardun handia izan zuen.