Itxi

22:00etan

Esti eta Mikel Markezen kantaldia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Elkarrekin sortu duten 'Azal berritzen' disko berriko kantuak eta Mikel Markezen abesti ezagunenak eskainiko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, ekainak 19, "Oholtzan" saioak Esti eta Mikel Markezen kontzertua eskainiko du. Lehen aldia da aita-alabak elkarrekin emanaldia eskaintzen dutela. Ilaski Serranok 22:00etatik aurrera aurkeztuko du Tabakaleran eskainiko kantaldia. Arkaitz Miner, Iker Lauroba, Julen Alonso eta Ander Zulaika musikariak izango dituzte lagun eszenategi gainean, ea gonbidatu berezi gisa Toti Martinez de Lezea izango dute.

Mikel Markez ezinbesteko erreferentea da euskal musikagintzan, eta honako honetan, Esti alaba izango du bidelagun. Oholtza konpartituz, bizitza konpartituz, elkarlanean egindako Azal berritzen diskoa aurkeztuko dute. Baina Mikel Markezen musika ibilbidean arrakastatsuak izan diren beste hainbat kantu ere entzungo ditugu. Gainera, Estik sortu berri duen kantu bat abestuko du.

"Oholtzan: Esti eta Mikel Markez Donostian" kantaldia, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)