Itxi

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

'Burua Atik Zra', 'Haratago' saioan

A.E.

EITB

Buru gaixotasunen inguruko dokumentala eskainiko da asteazken honetan.

Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

Burua Atik Zra buruko gaixotasunen inguruko dokumentala eskainiko du asteazken honetan 'Haratago' dokumental sailak, Hasier Etxeberriak aurkeztuta.

Zenbat aldiz ez ote dugu esan mundua erotzen hasi dela? Itxuraz eroso eta lasai bizi garen garai honetan, zifratan gora doaz anorexia, eskizofrenia eta depresio kasuak. Gainera, geroz eta gazteago hasten gara buruko gaixotasunak izaten. Askotan arrotza egiten zaigu fisikoa ez den gaixotasun bat ezagutu eta ulertzea. Milaka dira, ordea, buru gaixotasunekin bizitzen ikasi behar izan dutenak. Hauen eguneroko bizitza nolakoa den ikusiko dugu eta, bide batez, gure bizimodutik uste bezain urrun ote dauden zehaztuko.

'Haratago' asteazkenean 17:20ean izango dugu ikusgai ETB-1.