Audientziak
Erantzun ona izan dute ETB2ko lehiaketek
EITB MEDIA
"Esto no es normal" saioak inoizko daturik altuena lortu zuen, eta "Atrápame Si Puedes" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen.
ETB2ko "Esto no es normal" saioak inoizko daturik altuena bereganatu zuen ostiralean: % 14,1eko audientzia-zatia. Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkeztutako lehiaketak 113.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Saioak, egunero bi bikote izaten ditu protagonista, finalera iritsi eta zaku handi bat diru irabazteko helburua dutela. Baina hau ez da ohiko galdera-erantzunen programa bat, premisa sinplea da: normala al da gauza jakin bat egitea, ala ez? Saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
Asteburuko "Atrápame Si Puedes"
Igandean, eguerdiko "Atrápame Si Puedes" lehiaketak ere oso datu onak lortu zituen. Patxi Alonsok aurkeztutako saioa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen eta denboraldiko bigarren kuotarik altuena lortu zuen: % 15,6ko audientzia-zatia eta 107 000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Larunbat arratsaldetako zinema tartea, bere ordu tartean nagusi
Bestalde, larunbat arratsaldeko "Siempre Cine" tarteak La Ley de Julien (Julien: Le Bon Fils, 2017) filma eskaini zuen. Bere ordu tartean nagusitasuna lortzeaz gainera, % 15,5eko audientzia zatia bereganatu zuen emisioak. Halaber, 162 000 ikus-entzulek gozatu zuten filmaz emisioko uneren batean.