Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Lau gizon eta hiru emakume, gaur gauean, "El Conquis"eko Ikusleen Lehiakide Gogokoenaren Galan

EITB Media

Leer en Castellano

Aitor, Arruti, Bego, Berako, Herrantxi, Leire eta Maialen izango dira 5.000 euroko saria etxera eramateko lehian. 22:30ean ikusiko dugu ETB2n eta eitb.eus-en.

Aitor, Arruti, Bego, Berako, Herrantxi, Leire eta Maialen. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe"ren denboraldiko azken eztabaida-saioa zirraraz eta ezustekoz beterik dator. Lau gizon eta hiru emakume (Aitor, Arruti, Bego, Berako, Herrantxi, Leire eta Maialen) dira aurtengo lehiakide maitatuenak, eta lehian izango dira, gaur, Lehiakide Gogokoenaren Galan. Conquis Komunitateak aukeratu ditu eitb.eus-en emandako botoen bidez, eta gauerdira arte martxan jarraituko du bozketak. Orduan hasiko dira lehiakideak kanporatzen, zuzenean, Miramongo platotik, bakarra gelditu arte. Bera izango da 5.000 euroko saria emango duena. Gau zirraragarria izango da, horrenbestez.

Gala bereziak gonbidatu bereziak izango ditu: Nahia irabazlea eta lau finalistak. Haiekin batera, finaleko hainbat irudi berri ikusiko ditugu, hala nola, ikurrina eskuratu ostean Nahia gainerako finalistekin elkartu zen unea. Finalisten edizioko unerik onenak ikusiko ditugu, eta eztabaidatzeko utzi dituzten gaiak argitzeko aukera izango dute.

Baina gaueko protagonista nagusiak Lehiakide Gogokoenaren saria lortzeko lehian jarraitzen duten zazpi lagunak izango dira. Conquis Komunitatearen ustez hain bereziak zergatik diren ikusiko dugu: Aitorren erokeriak, Herrantxiren metamorfosia, Leire "Lasarteko gerlaria"ren dueluak

Bestalde, edizioko lehiakide guztiak izango dira harmailetan, baita bost kapitainak eta conquistologoak ere: Mikel, Eider, Isa, Nakor eta Leire Juanes. Ezin izan ziren Finalean egon, eta finalistez hitz egiteko grinez izango dira hauek. Gainera, Conquis komunitateko kide eta jarraitzaileen iruzkinak ere bilduko dituzte Gaztearen txokoan, Oizeder Mayo eta Isma Pereiraren eskutik. Gaurkoan, Conquis Ternuako ekipamendu ofiziala zozkatuko da Lehiakide Gogokoenaren alde bozkatzen duzuen guztion artean.

Ez ezazu galdu "El Conquis"eko Ikusleen Lehiakide Gogokoenaren Gala, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)