Itxi

Lehiakide gogokoena

Leire Mayozek eraman du "El Conquis"eko lehiakide gogokoenaren 5.000 euroko saria!

EITB Media

Leer en Castellano

Lasartearrak jaso ditu saioko jarraitzaileen boto gehien. Bego izan da bigarrena; Herrantxi, hirugarrena; Arruti gelditu da laugarren postuan; Maialen, bosgarrenean; Aitor, seigarrenean; eta Berako, zazpigarrenean.

Leire Mayoz, "El Conquis"eko lehiakiderik gogokoena. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Leire Mayoz "Lasarteko gerlaria" izan da "El Conquistador del Caribe" saioko 17. edizioko lehiakideen artean ikus-entzuleek gogokoen izan dutena: 13683 boto eraman ditu. Gainditutako dueluei eta erakutsitako adoreari esker lortu du, besteak beste, 5.000 euroko diru-saria. Bego izan da bigarren gogokoena, 12971 botorekin; Herrantxi, hirugarrena, 5914 botorekin; Arruti gelditu da laugarren postuan, 5242 botorekin; Maialen, bosgarrenean, 5234 botorekin; Aitor, gogokoena izateko lehian zegoen finalista bakarra, seigarrenean, 4671 botorekin; eta Berako, zazpigarrenean, 4222 botorekin.

Leire Mayoz izan da ikus-entzuleen lehiakiderik maitatuena hainbat arrazoi direla eta. Cacatek kanpoan nahi zuten arren, dueluak gainditzen joan zen, eta haren izaera ere gogoko izan dute ikusleek, inoiz ez baitu amorerik eman. Corocote taldean hasi zuen abentura, eltxoen ziztada piloarekin eta, asko sufritu zuen arren, bere egoeraz barre ere egin zuen.

Cacata taldean igarotako garaian lau duelura joan zen: horietako bi irabazi zituen (barrilen zirkuituena eta "tumbapalos" izenekoa), bigarren gelditu zen Txintiren eta Ikerren aurkako dueluan eta, azkenean, Aitorrek eta Joanak kanporatu zuten eskalada eta igoera librearen jokoan.

Baina, bigarren fasean Cacata taldeak duelura behin eta berriz bidali zuen arren, inoiz ez zion borrokatzeari eta bere buruan sinesteari utzi; berak esan zuenez, heroi bilakatu zuten taldekideek. Horregatik guztiagatik, lehiakide gogokoenaren txapela eramateaz gain, beste bi sari ere eraman ditu: Mikelek afaltzera gonbidatuko du eta Xabik "Lasarteko gerlaria"ren ikurrina eman zion.

Bego, bigarrena

Ez dugu Bego ahaztu nahi gogokoenaren sariaren lehiaketa honetan, bigarrena izan baita. Abentura hasi zenetik, gasteiztarrak erakutsi zuen gaztea izan arren, gauzak argi zituela eta aurrean aurkitzen zituen oztopo guztiak gainditzeko gai zela. Horren harira, esan zuen presiopean lan egitea gustuko duela eta erantzukizunak izateak motibatu egiten duela.

Bai Atabey baita Cuyaya taldeetan zegoenean, Andrearen jomugan egon zen, eta hori hasieran Hernaniarra oso polita iruditu zitzaiola. Begoren ustez, agian Andreak areriotzat jotzen zuen, eta horregatik azaldu zen bere kontra. Isa Landak debatean esan zuenez, Andreak Begoren ausardiaren inbidia zuen. Jumarraren proban elkarren aurka lehiatu zirenean, Begok aise garaitu zuen Andrea; aurretik behin baino ez zuen jumar bat egin, oso denbora gutxiz, baina taldekideen aholkuak jarraitu zituen.

Bestalde, Begok erakutsi du neska alaia eta baikorra dela, eta jokoak irabazten zituenean taldekideekin abesten eta dantzatzen zuen ospatzeko.

Herrantxi, hirugarrena

Herrantxik "makarra" bezala hasi zuen abentura, taldekideek zein arerioek gogor kritikatu zuten, eta Atabey taldeko neskak haren aurka azaldu ziren. Dena den, Herrantxik erakutsi du bihotz handia duela eta pertsona kutuna dela. Azken fasean, Ester eta Nahia bergararraren lagun egin zen, hasieran gorroto bazuten ere.

Boto emaileei saria

Azkenik, lehiakide gogokoenaren alde botoa eman duten guztien artean Ternuak "Conquis"entzat esklusiban sortutako ekipamendu ofiziala zozkatu dugu. Irabazlea Miren Alberdi Urzelai azkoitiarra izan da. Zorionak!

Informazio gehiago (2)