Audientzia
Audientzia marka berria lortu du "El Conquistador" saioak 'El Favorito del Público' galarekin
EITB Media
Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 22,0ko audientzia-zatia eskuratu du, 'El Favorito del Público' final batek lortzen duen daturik onena.
"El Conquistador del Caribe"k marka guztiak hautsi ditu hamazazpigarren denboraldi honetan, azkena, El Favorito del Público galaren eskutik. Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 22,0ko audientzia-zatia lortu du, publikoaren faboritoaren final batek lortzen duen daturik onena. Halaber, asteazkeneko emanaldiak 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Leire Mayozek irabazi du finala eta saioak platoan izan ditu aurtengo edizioko hainbat protagonista: publikoaren faboritoa izateko lehian aritu diren Maialen, Begoña, Berako, Aitor, Leire, Herrantxi eta Arruti; aurtengo edizioaren lehiakide finalistak, Binbi, Aitor, Beko eta Yanci; eta aurtengo irabazlea, Nahia Valencia.
"El Conquis"eko aurtengo edizioak ere aurreko audientzia markak gainditu ditu eta, bataz beste, % 15,3ko audientzia-zatia eta 253.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.