21:20tik aurrera
"Lau hiriburu, lau kontzertu" saio bereziaren lehen emanaldia Anne Lukinekin
EITB MEDIA
Lau ekitaldi berezik osatzen dute saioa, kontzertu bana hiri bakoitzean. Ilaski Serranok aurkeztuta, lehen emanaldia gaur izango dugu ikusgai: Iruñean ospatuko da Anne Lukin artistaren eskutik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pandemia dela eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako (Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbo) jai nagusiak ospatuko ez direnez, Euskal Telebistak hiriburu bakoitzean kontzertu berezi bat eskainiko du bertako artista batekin.
Gaur gauean, Iruñean egingo dute geldialdia, Baluarte Jauregian, Anne Lukin artista iruindarrak bere azken diskoaren abestiak eta zenbait sorpresatxo eskainiko baititu.
Ilaski Serranok aurkeztuta, lau saioek amankomuneko berezitasun bat izango dute, tokian tokiko artistaren musikari garrantzia ematea eta bere alde pertsonala ezagutzea. Kontzertu horietan gonbidatu bereziak eta sorpresak izango dira.
Hori guztia hiriko bista eta txoko zoragarriez disfrutatzen dugun bitartean. Izan ere, emanaldi guztiak hiriburu bakoitzeko leku esanguratsu batetik grabatuko dira. Kultura eta hegoaldeko hiriburuen irudi ikusgarriak bat egingo dute.
"Lau hiriburu, lau kontzertu" udako ekimen bereziko lehen emanaldia gaur eskainiko da, 21:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.