Itxi

Audientzia

"El Club del Tupper" arrakastatsu hasi da, % 12,8ko audientzia-zatia bereganatuz

EITB Media

Leer en Castellano

Javi Sierrak aurkeztutako saioak 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Javi Sierra eta asteleheneko saioko gonbidatuak. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Astelehen honetan, "El Club del Tupper" ETB2ko gastronomia saioak estreinaldi arrakastatsua izan du. Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioak % 12,8ko audientzia-zatia eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu Euskadin eta eragin eremuan.

Lehen saioan, "El Conquistador del Fin del Mundo" realityaren hiru lehiakide ezagun izan dira gonbidatuak: Xabier Garate (Seleta), Andrea Azkune eta Isma Pereira. Kasu honetan baina, ikurrinaren ordez, Urrezko Tupperra izan dute jokoan.

Informazio gehiago (2)