Itxi

Bidaiak

"Vascos por el Mundo" Dakarren izango da gaur gauean

EITB Media

Joana Etxabe erreportaria eta Alberto Macias kameraria Senegaleko hiriburura joango dira Maria Jose, Peio, Alvaro eta Esther euskaldunek bertan bizitzea zergatik erabaki duten jakiteko.

Joana Etxabe erreportaria Dakarren izango da. Irudia:EITB

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioa Dakarren izango da, Senegalgo hiriburuan, Afrikako hiri garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Joana Etxabe erreportariak eta Alberto Macías kamerariak hiriburua bisitatuko dute, Maria Jose, Peio, Alvaro eta Esther euskaldunek bertan bizitzea zergatik erabaki duten jakiteko.

Batez ere, 2008ra arte, Paris-Dakar munduko rally ospetsuenaren helmuga ospatzen zelako da ezaguna Dakar. Hiri honetan trafikoa oso nahasia da, merkatuek benetako afrikar esentzia gordetzen dute "wax" oihal edo afrikar oihalen bidez, eta Afrika osoko monumenturik enblematikoena dago bertan: Afrikako Errenazimentuaren Monumentua.

Hondartza ikusgarriak ditu Dakarrek, Karibe senegaldarra bezala ezagutzen direnak, maskorrez betetako uharte bat eta basamortu bat ere baditu. Halaber, gaua jaima bateen igaro eta ametsezko egunsenti bat ikusteko aukera paregabea eskaintzen du.

Ohitura berezi eta ikusgarriak dituzte; danborrek, jantziek eta larruazaleko pinturek garrantzi handia hartzen dute, eta auzo ezberdinei bizitza handia ematen diete.

"Vascos por el Mundo" gaur gauean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)