Igandean ETBn
Donostiako Krosa, saskibaloia eta pilota txapelketa, zuzenean
A.E.
EITB
Donostiako Nazioarteko Krosarekin abiatuko dira kirol emanaldiak ETBK Sat-en.
Kirol emanaldi interesgarriak izango dira ikusgai ETBn igande honetan. Hasteko, Donostiako Nazioarteko Krosa 12:10ean zuzenean ETBK Sat-en. Errepikapena 16:00etan eskainiko da gainera ETB-1en.
Saskibaloi zaletuek 12:15ean Endesa Ligako partida garrantzitsua izango dute ikusgai zuzenean ETB-1en: Gescrap Bizkaia-Lucentum Alicante.
Pilotaren txanda izango da 'ETB Kantxa'n, 17:00etan, Bilbotik zuzenean. Eskuz Binakako Txapelketako Titin III-Merino II eta Berasaluze VIII-Albisu arituko dira nor baino nor. Aurretik, berriz, Urrutikoetxea-Iza eta Lemuno-Aretxabaletak jokatuko dute.
Ondotik, 'Gol Festa' tartea zabalduko du ETB-1ek 19:30ean. Lehen mailako partiden laburpenak ekarriko ditu kirol saioak.
ETBK Sat-en beste kirol batzuk ere izango dute leihoa. 14:35ean 'Pirena 2012' saioak Pirena Advance Ski lehiaketaren zortzigarren etaparen laburpena emango du: Ski Pallars eta Port Ainé arteko etapa.
Halaber, 22:20ean 'Tribuna Gol' eskainiko da Mikel Olazabalek aurkeztuta. Bertan, lehen mailako jardunaldiari erreparatuko diote, Realari eta Athletici jarraipen berezia eginez. Laburpena, elkarrizketak eta partida eta emaitzen azterketak ere egingo dituzte.