22:30ean
'La última lección' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan
EITB Media
Pierre izeneko irakaslearen istorioa kontatzen du, ikasleen aurrean bere buruaz beste egiten saiatu den beste irakasle baten ordezkoa. Aurretik, Orlando Bloom eta Katy Perry izango ditu mintzagai Felix Linaresek, eta hainbat kirolariren kameo dibertigarriak ekarriko dizkigu.
Gaur gauean, La última lección (L'heure de la sortie, 2018) pelikularen estreinaldia eskainiko du ETB2ko "La Noche De…" zinema saioak. La hora de la salida eleberrian oinarritutako intriga eta suspense filma da, Sébastien Marnier zinemagileak zuzenduta. Laurent Lafitte, Emmanuelle Bercot eta Luàna Bajrami dira antzezle nagusiak.
Institutuko ikasleen aurrean bere buruaz beste egiten saiatuko da irakasle bat, eta Pierre irakasle ordezkoak hartuko du gelaren ardura. Gertatutakoa ikertzea erabakiko du Pierrek, baina ez du ikasleen laguntza handirik izango.
Pelikularen emanaldiaren aurretik, Orlando Bloom eta Katy Perry izango ditu hizpide Felix Linaresek.
Horrez gain, Donde el cine nos llevó izeneko atalean, Frantziara egingo dute bidaia eta bertan erakutsiko dizkigute turistarik gehien duen monumentua, mundu osoko hondartza nudista ezagunena eta inoiz eraiki den Erdi Aroko gotorlekurik konkistaezinena.
Azkenik, hainbat kirolariren kameo dibertigarriak ekarriko dizkigu saioak, tartean futbol munduko zenbat izarrenak, txirrindulari batena eta saskibaloi jokalari batean.
"La Noche De... La última lección" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n y eitb.eus-en.