Itxi

Audientzia oharra

'El Conquistador' lider, Barbaro eta Elik saioa uztearekin batera

A.E.

EITB

ETB-2 Euskadin katerik ikusiena izan zen ,8ko audientzia zatia lortuz.

Atzoko saioaren une bat. Argazkia: EITB.

Barbarok eta Elizk utzi zuten atzo audientzia lider izan zen 'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketa. Saioak %24,8ko audientzia zatia izan zuen eta bataz beste 246.000 ikus-entzule EAE eta eragin esparruan.

Bi lehiakide horien kanporaketaz gainera, 481.000 laguneko audientzia metatua izan zuen saioan, partaideek kapitain onena eta okerrena aukeratzeko eztabaida izan zuten.

'El Conquistador del Fin del Mundo' ren webgunea, berriz, Interneten jarraitzaileen elkargune izan zen beste behin. Saioaren zuzeneko emanaldiaren eraginez eta facebook eta twitterren komentarioak jartzeko aukeraren eraginez,  telebista edukiek igande arrunt batean webean duten erabiltzaile bakar kopurua bikoiztu zuen.

Saioaren emanaldiaz gainera, lehiakideen fitxak eta unerik onenak biltzen dituzten bideoak dira edukirik ikusienak.

ETB-2, katerik ikusiena

Atzo, gainera, ETB-2 Euskadin telebista katerik ikusiena izan zen %12,8ko audientzia eskuratuz.

Pilota, lider euskaldunen artean

Bestalde, Berasaluze-Albisu bikoteak Titin-Merinoren aurka eskuz binakako txapelketaren barruan jokatutako partidak %14,4ko sharea izan zuen. Euskaldunen artean audientzian nagusi izan zen, %22,3ko audientzia zatiarekin. Halaber, 259.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean partida.