Itxi

17:15ean

John Lautnerren arkitektura aztergai astearteko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Hasier Etxeberriak Mugak Gaindituz dokumentala eskainiko du.

Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB

Astearte honetan, John Lautner Estatu Batuetako arkitekto ospetsua izango dute protagonista Hasier Etxeberriak aurkezten duen 'Haratago' saioan.

100 eraikin baino gehiago altxa zituen Lautnerrek, gehienak etxe pribatuak, eta esperimentatzea gustuko zuela argi geratu da bere lan hauetan. Bizitza osoa igaro zuen eraikitzeko modu desberdinak probatzen. Etxeak bertan bizi zirenei egokituak izan behar zuten eta ez alderantziz, bizi-kalitatea handitu behar zuten diseinu berriek, haizea eta argiari sarrera eginez, adibidez. Baina elementu eta forma harrigarriak erabili arren, Launterren eraikinek oreka bat mantentzen dute eta hainbat sentsazio transmititzen dituzte.

Astearteko dokumentalak arkitektoak sortutako hainbat eraikin ezagutu eta bisitatuko ditu, bertan bizi direnen eskutik, eta Lautner handiaren diseinatzeko moduan murgilduko da. 'Haratago' astearte honetan emitituko da, 17:15etik aurrera ETB-2n.