22:30ean
Modaz eta politikaz Miren Arzallusekin, gaur gauean, "El Día de Mañana" saioan
EITB Media
Dani Alvarez Parisera gerturatuko da Xabier Arzalluzen alaba eta duela hiru urtetik Parisko Modaren Museoko zuzendaria ezagutzeko asmoarekin.
Gaur gauean, Parisko Modaren Museoko zuzendari Miren Arzallusek museoko ateak irekiko dizkio Dani Alvarezi eta "El Día de Mañana" saioari. Bere eskutik, museoko biltegia ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek; bertan, XVIII. mendetik hasi eta gaur egunera arteko 200.000 pieza biltzen dituzte. Modaren historiaz hitz egingo dute eta Euskadik esparru honetan izan duen garrantziaz ere arituko dira. Museoan, Chanel edo Balenciaga etxeen pieza historikoak kontserbatzen dituzte, baita Maria Antonietarena izan zen kortseetako bat ere.
Gainera, Dani Alvarez aurkezlearekin batera, Miren Arzallusek bere aita Xabier Arzalluz ekarriko du gogora eta Euskadiren egungo egoera politikoaren gaineko hausnarketa egingo du.
"El Día de Mañana" 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.