22:20ean
Salonika, Mazedonia eskualdeko hiriburua, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Loli, Juanjo, Idoia eta Jon protagonistek Egeo itsasoaren ertzean kokatzen den hiriko tokirik esanguratsuenak erakutsiko dituzte.
Askok saskibaloiagatik bakarrik ezagutzen dute, baina Salonica Greziako bigarren hiririk garrantzitsuena da eta "Vascos por el Mundo" saioak bere txoko ikusgarrienak ezagutuko ditu igandean, abuztuaren 8an. Lucas Goikoetxea kazetaria eta David Cruz kameraria herrialde heleniarraren iparraldera gerturatuko dira, Loli, Juanjo, Idoia eta Jon anfitrioi euskaldunak bizi diren eskualdea bisitatzeko.
Hiria, mazedoniarrek sortu zuten, eta, ondoren, erromatarrek, bizantziarrek, otomandarrek eta juduek menderatu izan dute. Kosmopolita hitz grekoak ederki azaltzen du hiriaren izaera kultura anitza. Olinpo mendiak zaintzen du urrunera; ia 3000 metrorekin, herrialdeko mendirik altuena da eta jainkoen bizilekua, mitologiaren arabera.
Grezia kontinentaleko bazterrik ederrenak hemen topatu daitezke: ur-jauziak eta ur termalak, monasterio ortodoxo ikusgarriak edo Egeoko urek bustitako txoko magiko ugari.
"Vascos por el Mundo" 22:20ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.