22:00etan
Idoia Asurmendiren kantaldia, gaur gauean, "Lau hiriburu, lau kontzertu" saioaren baitan
EITBMEDIA
Gasteizko Goiuri Jauregiaren kanpoaldean eskainitako kontzertuan Mikel Urdangarin abeslariak ere hartuko du parte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hego Euskal Herriko lau hiriburuak musikaz beteko ditu uda honetan EITBk. Bigarren urtez jairik ospatuko ez denez, Lau hiriburu, lau kontzertu ekimena jarri du martxan, eta aste honetan Gasteiz izango da protagonista. Idoia Asurmendi abeslariak Arabako hiriburuko Goiuri Jauregiaren kanpoaldean eskainitako kontzertua izango da ikusgai 22:00etan. Ilaski Serranok aurkeztuko du kantaldia eta Aramaioko sortzaile gaztearekin solastatzeko parada ere izango du.
Ilun eta abar kaleratu duen lehen diskoko kantak eskaintzeaz gain, Mikel Urdangarin kantautorearekin arituko da oholtza gainean Idoia Asurmendi. Ondoan, Ander Ederra, Joanes Ederra, Carlos Aranzegi eta Natxo Soto musikariak izango dituzte.