Audientzia oharra
Asteazkeneko 'Teleberri 2' urteko ikusiena izan zen
A.H.
EITB
Emanaldian zehar 362.000 lagunek egin zuten bat albistegiarekin.
Asteazken gaueko 'Teleberri' albistegiak urteko audientzia daturik onena izan zuen; 362.000 lagunekin egin zuen bat emanaldian zehar. Andrea Arrizabalagak eta Asier Odriozolak aurkeztutako saioa audientzia buru izan zen bere ordutegian; %18ko audientzia zatia lortu zuen eta 168.000 ikus-entzule bataz beste.
Bestalde, 'Teleberri' albistegiaren ostean eman zen 'Consumidores' saioa denboraldiko ikusiena izan zen. Emanaldian zehar 274.000 lagunekin egin zuen bat Adela Gonzalezek eta Carlos Soberak aurkeztutako saioak. Lan kontuak izan zituzten hizpide, langabezia eta lana bilatzeko moduak.