Ostiralean
Kruzero pisuko Munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
S. Cunningham eta Y. P. Hernandez arituko dira nor baino nor.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan, lehenengo eta behin, 90 kilo inguruko boxeolariak ikusiko ditugu. Steve Cunningham estatubatuarra eta Yoan Pablo Hernandez kubatarra aurrez aurre. Jarraian, pisu berean, Mateusz Masternak poloniarra eta Carl Davis amerikarra arituko dira. Masternakek orain arteko 23 borrokaldiak irabazi ditu.
Hirugarren neurketan, Thomas Ulrich eta S. Rozvadoskij izango dira. Ulrich alemaniarra bost aldiz izan da Europako txapeldun eta Munduko txapelketa bitan jokatu duen arren, ez du gerrikorik behin ere lortu.
Bukatzeko, Edison Miranda kolonbiarrak Kariz Kariuki keniarraren aurka neurtuko ditu indarrak.
'Boxeo Izarrak' saioa 22:55ean dago ikusgai ETBK Sat-en eta 00:05ean ETB-1en, Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta.