14:45ean
Jesus Egiguren, aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan
A.H.
EITB
PSEko presidentea bere bertsozaletasunaz arituko da Jon Artanorekin.
Jesus Egiguren Imaz PSEko presidentea aste honetako gonbidatua izango da 'Hitzetik Hortzera' saioan. Ume-umetatik bertsozalea dela azalduko du eta Bilintx protagonista duen eleberria idatzi izanaz arituko da, besteak beste, Jon Artano aurkezlearekin. Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsuti.; Eta zapping-ean Mitxelena eta Mañukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata.
'Hitzetik Hortzera' larunbatean emitituko da 14:45etik aurrera ETB-1en.