Larunbatean, 21:00etan
Bertsolariak izango dituzte protagonista 'MHLZ Traka' saioan
A.A.
EITB
Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Julio Sotok Getariako Dorleta, Barakaldoko Eneko eta Iruñeko Xabierrekin jolastuko dute.
Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Julio Sotoren txanda izango da larunbat honetan 'MHLZ Traka' saioan, 21:00etan. Hiru bertsolarien ondoan, Getariako Dorleta, Barakaldoko Eneko eta Iruñeko Xabier lehiakide mihiluzeak arituko dira nor baino nor. Hirurak 5.000 euroko zakua lortzen saiatuko dira.
Pilotarien eta 'Goenkale'ko aktore gazteen ondoren ikusi ahal izango dugun hirugarren Mihiluze Traka da honako hau. Bertan 'Mihiluze'ren ohiko probez gain, hiru bertsolarien biografia ezkutuarekin eta txikitako argazkiekin jolastuko dute Emaiozue proban eta oraingo honetan ere, Pareak bai eta Egiaren bila ariketa berrietan ikusiko ditugu.