Itxi

Audientzia oharra

'El Conquistador' nagusi berriro, audientzia zatiaren %24,9arekin

EITB

'Teleberri' larunbateko albistegirik ikusiena izan zen.

Manu Maritxalar. Argazkia: EITB.

'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketa bere bigarren fasean sartu zen igandean eta audientzia zatiaren %24,9a lortu zuen. Berriro ere eguneko saiorik ikusiena izan zen eta bataz besteko 233.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, 490.000 ikus-entzulek bat egin zuten reality-arekin emisioan zehar. Igandeko saioan, Korta, Goñi eta Lujanbio kapitainek gidatutako hiru talde ezberdinetan banatu zituzten lehiakideak eta Lurdes izan zen eguneko lehiakide kanporatua.

Bestalde, 'Teleberri' izan zen larunbateko albistegirik ikusiena. Eguerdian audientzia zatiaren %25,6a bereganatu zuen, bataz besteko 208.000 ikus-entzule eta 401.000ko audientzia metatuarekin. Gaueko 'Teleberri 2'ak, bere aldetik, bataz besteko 139.000 ikus-entzule lortu zituen eta 267.00 pertsonek bat egin zuten albistegiarekin emisioan zehar.

Horrez gain, ETB-2k larunbateko 16:00etatik aurrera eskaini zuen Una vida por delante filmak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen %13,1eko kuotarekin. Pelikulak bataz besteko 111.000 ikus-entzule lortu zituen eta 388.000ko audientzia metatua.

Gainera, igandean Gernikatik zuzenean eskainitako pilota emanaldia ere bere ordu tartean nagusi izan zen. 224.000 pertsonek bat egin zuten Xala-Laskurain eta Bengoetxea VI-Apraiz bikoteek jokatutako norgehiagokarekin eta bataz besteko 118.000 ikus-entzule lortu zituen. Euskaldunen artean bereziki oso harrera ona lortu zuen partidak, %19,3ko audientzia zatia lortuz.

Bestalde, 'Euskadi Directo' saioak bere historiako asteko bataz besteko daturik onenak lortu ditu. Aste honetan, bataz-besteko 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta %10,4ko audientzia zatia izan ditu, eta historiako asterik ikusiena izan da 'Euskadi Directo' saioarentzat.