22:15ean
San Frantziskoko kale aldapatsuetan gora, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Mikel, Eneko, Jose eta Unai anfitrioi euskaldunek AEBko hiri honen bazterrak erakutsiko dituzte.
"Vascos por el Mundo" saioak San Frantzisko hiria bisitatuko du gaur. Aldapaz josita egoteagatik da ezaguna Estatu Batuetako bazter hau. Joana Etxabe erreportaria eta Pablo Perandrés kameraria Kalifornia iparraldeko hiri ikoniko honetara joango dira Mikel, Eneko, Jose eta Unai anfitrioi euskaldunekin batera txokorik liluragarrienetan osteratxoa egiteko.
Ehunka film eta telesail grabatu dira kale hauetan, eta munduko zubirik ospetsuena ere bisitatu daiteke bertan, Golden Gate zubi gorrixka, alegia.
San Frantziskoko auzo famatuenek ezaugarri eta pertsonalitate bereziak dituzte eta hauetan kultura aniztasuna arnasten da. Haight Ashburyn hippie mugimendua sortu zen; Chinatownen, Asiatik kanpoko komunitate txinatarrik handiena eta Estatu Batuetako zaharrena biltzen da; Castro, berriz, historiako lehen gay auzoa da eta bertan sortu zuten ostadarraren bandera ezaguna.
Trafiko seinalea San Frantziskoko kale batean
San Frantziskon Lowriderra sortu zen, jatorri mexikarreko kultura mugimendu adierazgarria. Autoak zaharrak aldatu eta moldatu egiten dituzte.
San Frantziskoko badian, Alcatraz uhartean, Alcatrazeko kartzela aski ezaguna tokatuko dugu. AEBko kartzelarik seguruena izan zen behinola; egun, itxita dago.
Alcatraz uhartea, San Frantziskoko badian
"Vascos por el Mundo" gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.