Kargatzen...
Itxi

Audientziak

"La Noche De..." saioa, astearte gaueko liderra

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" programak, euskaldunen artean, bere historiako share altuena lortu zuen.

'Un verano en Ibiza' pelikularen irudi bat.

Asteartean "La Noche De..." saioak eskainitako Un verano en Ibiza filma bere ordu tartean nagusi izan zen, % 16,1ko audientzia-zatiarekin. Gaueko liderra bilakatu zen 223.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz, Euskadin eta eragin eremuan. 

Aurretik Félix Linaresek gidatutako programak ere audientziaren harrera ona izan zuen: % 13,0ko audientzia-zatia eta 136.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Bere ordu tartean nagusi izan zen "La Noche De…"ko aurkezpena. 

Bestalde, ETB1en, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak, euskaldunen artean, bere historiako share altuena izan zuen asteartean, % 19,9ko audientzi-zatia eskuratuz. Bisigua Orioko erara prestatu zuten atalean.

Informazio gehiago (2)