Itxi

Otsailaren 7an

Lukas da Madariaga ontziolako akziodun berria

EITB

German etsita dago eta ontziolako bere akzio guztiak emango dizkio Lukas semeari.

Lukas eta Ernesto 'Goenkale' telesailean. Argazkia: EITB

Ertzaintzak Ricardo Ojanguren enpresariaren hilketa ikertzen jarraitzen du. Nekanek eskuartean daukan informazioaren arabera, Itxaso da Ricardoren hilketaren susmagarri nagusia. Hala, Joana polizia etxera joan eta Itxaso errugabea dela, baina Itxasok eta berak dirua lapurtu ziotela aitortuko du.

Bien bitartean, Germanek Madariaga ontziolako bere akzio guztiak Lukasi emango dizkio. Ernesto pozik hartuko du Germanen erabakia, orain geroz eta gertuago ikusten baitu ontziolako akziodun bakarra izatea. Halaber, Malen alabarekin duen harremana hobetu egingo da, bere ama biologikoaren gaineko datuak ematen dizkionean.

Azkenik, Leoren etxean ez da giro. Epaileak desintoxikazio zentro batean sartzeko aginduko dio Mireni eta ondorioz, haurrak Karlosen esku geldituko dira, baita Jokin ere. Azken horrek, etxe barruko atxiloaldia Leoren etxean beteko du.

Bideoak (1)