Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"La Noche de…" astearteko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da seigarren astez jarraian

EITB Media

Leer en Castellano

Félix Linaresek aurkeztutako saioak % 12,5eko audientzia-zatia lortu du eta 'El doble más quince' filmaren emanaldiak % 10,5eko kuota.

'El doble más quince' pelikularen irudia.

Astearte honetan, "La Noche de…" saioa ordutegi nagusian audientzia-buru izan da seigarren astez jarraian. Félix Linaresek aurkeztutako saioak % 12,5eko audientzia-zatia eskuratu du eta 118 000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin-eremuan.

Ondoren ikusgai izan den El Doble más quince filma ere bere ordu tartean nagusi izan da, % 10,5eko audientzia-zatiarekin. Halaber, 182 000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin-eremuan. Mikel Rueda zinegilearen zuzendaritzapean, Maribel Verdú eta Germán Alcarazu aktoreak protagonista dituen filmaren ekoizpenak ETBren parte-hartzea izan du.

Informazio gehiago (2)