Itxi

22:30ean

Zihara Esteban, Poutarrak eta Igor Anton "El Club del Tupper" saioan sukaldari, gaur

EITB Media

Leer en Castellano

Hiru errezeta, lau lehiakide eta umore asko hasieratik amaierara Javi Sierrak aurkezten duen saioaren atal berri honetan.

Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea

Oraingoan, Javi Sierrak puntako lau kirolari gonbidatuko ditu "El Club del Tupper" saiora. Euren bizimoduagatik jarraitzen duten dieta zorrotza egun batez ahazteko tentazioa luzatuko die Iker eta Eneko Pou anaiei, Zihara Esteban rallyetako txapeldunari eta Igor Anton txirrindulariari. Erronka onartuko dute eta errezeta bana prestatuko dute Urrezko Tupper desiratua irabazteko .

Pou anaiek arrain pudina prestatuko dute. Berehala agerian geratuko da Iker dela bietatik sukaldean trebeena, baina Eneko gatz handiko pertsona da eta umorea barra-barra erabiliko du.

Bestalde, Zihara Estebanek, automobilismoan trebea izateaz gain, lapiko artean ere ondo baino hobeto moldatzen dela erakutsi nahiko du. Baina aurkeztuko duen behi buztan errezetak mesfidantza piztuko du bere aurkarien artean.

Azkenik, Igor Antonek onddoz lagundutako azpizuna aukeratuko du. Saltsak hainbat buruhauste ekarriko dizkio, izan ere, esnegainarekin eskua pixka bat joango zaio.

"El Club del Tupper" saioa, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

 

Informazio gehiago (2)