Itxi

Asteon

AlhondigaBilbaoko erakusketa berrira bisita egingo du 'EITB Kultura'k

A.A.

EITB

'Oroimenaren topografiak' erakusketak argazkilari eta artista bisualik nabarmenenetako batzuen erreferentziazko lanetara garamatza.

AlhondigaBilbao. Argazkia: EITB

'EITB Kultura' saioaren lehen bi proposamenak arte mundutik datoz. AlhondigaBilbaon 'Oroimenaren topografiak' erakusketa bisitatuko dute, argazkilari eta artista bisualik nabarmenenetako batzuen erreferentziazko lanak biltzen dituena; Gasteizko Zuloa Espazioaren eskaintzak 'Pon lo que quieras' du izenburu, jende anonimoek egindako 150 lanen bilduma.

Musikaren alorrean, Irungo Jupiter Jon laukotearen lehen diskoa ezagutuko dute: Pleistozenoko astelehenak. Fueradeleje dantza konpainiak ere lan berria du eskuartean, Because you love, Margueritte Durasen El dolor eleberria oinarri duena.

Amaitzeko, antzerkira joango dira. Nexo Teatroren El baile de los ardientes obrak XVIIII. Mendeko Napolesera garamatza eta hitzartutako ezkontza bat du abiapuntu.

'EITB Kultura' astelehenetan dago ikusgai ETB-1en, asteartetan ETB-2n eta ostiraletan ETB-3n.