Itxi

22:30ean

'Las inocentes' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Benetako gertaeretan oinarritutako pelikula frantses hau Anne Fontainek zuzendu zuen, eta, besteak beste, Lou de Laâge, Agata Kulesza eta Joanna Kulig ditu protagonista.

'Las Inocentes' filmeko fotograma bat. Iturria: IMDB

Ostegun gauean, ETB2k Las inocentes [Les Innocentes (Agnus Dei), 2016] filma eskainiko du "Cine Éxito" tartearen barruan. Benetako gertaeretan oinarritutako pelikula frantses hau Anne Fontainek zuzendu zuen, eta, besteak beste, Lou de Laâge, Agata Kulesza eta Joanna Kulig ditu protagonista.

Bigarren Mundu Gerran errusiar tropek bortxatuta haurdun geratu ziren poloniar moja batzuen istorioa kontatzen du filmak.

1945eko abuztua. Varsoviatik gertu dagoen monasterio batek sekretu ilun bat gordetzen du. Mathilde Beaulieu Frantziako Gurutze Gorriko mediku gazte bat da, alemaniar kontzentrazio-esparruetatik bizirik atera ziren frantziarrei laguntzeko misio batean lan egiten duena. Polonian lan egiten duen bitartean, moja batek laguntza eskatuko dio, haurdun baitago, eta ez da kasu bakarra, moja gehiago baitaude berdin. Horren aurrean, Mathildek, batera edo bestera, ahal duen moduan lagundu beharko die, baina nola?