Musika emanaldia
'Txistu Symphonic' ikuskizuna, larunbat gauean ETB-1en
A.A.
EITB
Enrique Ugarteren zuzendaritzapean, BOS, Garikoitz Mendizabal txistularia, Josu Mentxaka dantzaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Miren Fernandez abeslariak hartuko dute parte.
Iragan abenduan Bilboko Euskalduna Jauregian grabatutako Txistu Symphonic ikuskizuna eskainiko du ETB-1ek larunbatean, 22:30ean. Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Garikoitz Mendizabal txistularia, Josu Mentxaka dantzaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Miren Fernandez abeslaria arituko dira kontzertu honetan, Enrique Ugarteren esanetara.
Musika baino gehiago eskainiko duen ikuskizuna izango da. Errepertorioa Isidro Ansorena, Raimundo Sarriegi eta Pablo Sorozabalen 'Ongi Etorri' lanaren erritmo alairekin hasiko da. Ondoren, belaunaldi guztietan ezagutzen diren euskal kanta tradizionalak etorriko dira. Eta, amaitzeko, 12 txistulari gaztek 'Txakolin' tradizionala joko dute Mendizabal maisuarekin batera.