Itxi

15:30ean

1512 urtera bidaia egingo du igandeko 'Sautrela' saioak

A.H.

EITB

Horrez gain, Josean Agirre idazlea elkarrizketatuko du Hasier Etxeberriak.

'Sautrela', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

Nafarroaren konkistari dagokion urtea, 1512, hainbat alditan entzun dugu, baina ez da urte horretan gertatu zenaz dakiguna. Jakimena asetzeko, Joseba Asiron historialariarengana eta Martintxo marrazkilariarengana joko du 'Sautrela'k igandean. Nafarroako eta Euskal Herriko historian amaiera baten abiapuntua izan zen datak zer dakarren erakutsiko dute.

Elkarrizketarako tartean, aldiz, Joxean Agirre idazlea izango da protagonista. Azpeitiarrak Agustin Zubikarai saria irabazi zuen duela urtebete eta horren ondotik dator bere lan berria: Zwei Frauen izeneko nobela laburra.

Asteroko irakurketa, berriz, Arantxa Iturberen eskutik helduko da.

'Sautrela' igande arratsaldeko 15:30ean emitituko da ETB-1en.