Kirolak
Arrauna, erremontea, esku pilota, futbola eta herri kirolak, asteburuan, EITB Median
EITB Media
Donostiako Banderaren 1. jardunaldia izango dugu asteburu honetako kirol hitzordu nagusia, igande goizean, 09:45etik aurrera.
Donostiako Banderaren 1. jardunaldia izango dugu asteburu honetako kirol hitzordu nagusia ETB1en eta eitb.eus-en. Horrez gain, erremontea, esku pilota, futbola eta herri kirolak izango ditugu.
Kontxako Bandera preziatuaren emankizuna 09:45ean hasiko da. Ohi denez, emakumeen estropada jokatuko da lehendabizi eta gizonezkoena ondoren. EITBk lan-talde zabala izango du Donostiako badian emanaldia ahalik eta zehatzen eta ikusgarrien eskaintzeko.
Esku pilotari dagokionez, CaixaBank Masterseko bi partida eskainiko dira: larunbatean, 17:30ean, Abanto-Zierbenatik, Elezkano II-Mariezkurrena II / Laso-Salaverri II; igandean, 18:00etan, Zumaiatik, Altuna III-Aranguren / Urrutikoetxea-Martija.
Larunbat arratsaldean, 15:15etik aurrera, erremonte emankizuna izango dugu Hernaniko Galarretatik. Urriza-Zubiri / Goikoetxea V-Aizpuru partidak zabalduko du jaialdia eta ondoren Kutxabank Torneoko finalerdia jokatuko da, Barrenetxea IV vs Ansa.
Igande arratsaldean, 16:00etan, Emakumeen Iberdrola Ligako Real Sociedad vs Valentzia norgehiagoka izango dugu ikusgai zuzenean.
Amaitzeko, igandean, 13:00etan, IV. Banakako Pentatloi Txapelketako lehen finalerdia eskainiko da Azpeititik.